Zenbatekoa da euskararen erabilera Zumaiako kaleetan?

Baleike 2017ko mar. 6a, 11:58

Galdera horri erantzungo dio Belen Urangak Euskara, bestela ez gara aurtengo Hitzaldi Zikloaren itxiera saioan. Datorren asteazkenean, hilak 8, azken kale erabileraren neurketaren emaitzak aurkeztuko ditu Oxford aretoan, arratsaldeko 18:30ean.

Neurketa hori bost urtetik behin egiten da behaketa bidez. Azkena 2016ko udazkenean egin zen  eta etzi jakin ahal izango dugu Zumaian 2011n baino gehiago edo gutxiago hitz egiten den euskaraz.

Zer uste duzu? Lehen baino euskara gehiago ala gutxiago erabiltzen da gure kaleetan?