BUKATU DA LEHIAKETA

'Grease' eta 'Teo Poteoan' dira mozorro bozkatuenak Internet bidezko lehiaketan

Baleike 2017ko mar. 3a, 15:14

Gaur eguerdian amaitu da Internet bidezko mozorro lehiaketa, eta badauzkagu bi irabazleen izenak: banaka edo binakako atalean Grease mozorroak lortu du boto gehien; taldekakoan berriz, Teo Poteoan izan da bozkatuena. Haientzat, beraz, 80 eta 120 euroko sariak, hurrenez hurren. Bestalde, botoa izen-abizenarekin eman duzuenon artean zozkatuko ditugun bi sarien irabazleak laster jakinaraziko ditugu.