'Contratiempo' pelikula emango da asteburuan Aita Marin

Baleike 2017ko mar. 3a, 09:41

Asteburu honetan Contratiempo thrillerra emango da Aita Mari zinean. Mario Casas, Barbara Lennie eta Jose Coronado dira protagonistak.

Zuzendaria: Oriol Paulo. Aktoreak: Mario Casas, Barbara Lennie, Jose Coronado, Ana Wagener, Francesc Orella. Iraupena: 104 minutu. Generoa: Thrillerra. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2016.

Adrian Doria enpresaburua hotel bateko logela batean esnatuko da goiz batean. Albora begiratu, eta bere maitalea ikusiko du ohean etzanda, hilotz. Hiltzailea bera dela uste dute denek. Doriak, baina, argi du berak ez duela inor hil. Hori dela eta, Virginia Goodmani eskatuko dio laguntza. Lekukoekin lan egiten du Goodmanek. Gau oso bat elkarrekin igaroko dute Goodmanek eta enpresaburuak, hilketaren arrazoiak aztertzeko eta errudunak bilatzeko. Doria kartzelatik libratu ahal izateko, pisuzko arrazoiak bilatzen saiatuko dira biak.

Ordutegia

Ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30 eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.