'Hegaztien jolasa' egingo da larunbatean Algorri zentroan

Baleike 2017ko mar. 1a, 17:22

Hilero Algorri Interpretazio Zentroak doako ekintzak antolatzen ditu. Larunbat honetan, martxoaren 4an, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako Hegaztien jolasa antolatuko dugu.

Jolasaren helburua hegazti migratzaile ezberdinak aurkeztea izango da. Algorritik hasita Santiago hondartza aldera oinezko irteera egingo da. Haurrak taldetan banatuko dira, eta talde bakoitzak froga ezberdinak gainditu beharko ditu. Frogak hegaztien ezaugarri batean oinarrituko dira: bizitokia, elikadura, ugalketa edo migrazio mota.

Informazioa

Eguna: Matxoaren 7a, larunbata.
Elkartze-puntua: Algorri Interpretazio Zentroan.
Adina: 8 urtetik aurrera.
Iraupena: 2,5 ordu. Goizeko 11tatik eguerdiko 13.30tara.
Izen-ematea:
Jolasean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, parte hartze kopurua mugatua baita. Izena eman  Algorri Interpretazio Zentrora bertan (Juan Belmonte kalea, 21), 943 14 31 00 telefonora deituz edota info@algorri.eu helbidera idatziz.