Aire akrobazia ikastaroko izen-ematea zabalik dago

Baleike 2017ko mar. 1a, 16:24

Aire akrobazia ikastaroa emango du Virginia Maffassantik martxoaren 11tik ekainaren 10era Torreberrin. Izen-ematea zabalik dago jada.

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako ikastaroa da eta matrikula 75 euro izango da. 

Ikastaroa larunbatetan 10:30etik 13:00etara emango da. 

Izenak Alondegia Kultur Etxean eman daitezke, 09:30etik 14:00etara (943 861 056 / kulturetxea@zumaia.eus).