Uxategiko entsegu lokalak erabiltzeko izen-ematea zabalduko da

baleike 2017ko mar. 1a, 12:36

Udalak bost areto ditu Arritokieta azpian kokatutako Uxategia eraikinean, eta beste hiru Ubillos Musika Etxearen atzean musika taldeen entseguetarako erabiltzeko. Lokal hauek erabili nahi dituzten taldeek izena eman beharko dute martxoaren 13tik 31era Kultura Sailean.

Lokal hauen erabilpena Dardara Musika kolektiboak zuzentzen du horretarako egin zen araudi bati esker. Kolektiboak hitzarmena Udalaren Kultura Sailarekin du, eta horren arabera lokalen lagapena kudeatzen du. Araudiaren arabera urtero deialdia egin behar da, eta deialdi honi erantzun beharko diote talde berriek eta baita dagoeneko lokaletan dauden taldeek ere. Lagapenak urtebeteko iraupena izango du.

Lokalak erabili ahal izateko, Dardara kolektiboko kide izan behar dute taldeek, eta ondorengo kuota ordaindu:

- Uxategiko lokalak: 50 euro urtean kide bakoitzeko.

- Ubillos atzeko lokalak: 10 euro urtean kide bakoitzeko.

Kontu korronte zenbakia: 2095 5174 95 1074751768 (Izena eta taldearen izena adierazi).

 

Izen emateko aurkeztu beharrekoa hauxe da:

- Izen-emate orria behar bezala beteta.

- Taldekideen nortasun agirien fotokopiak (eskaera berrien kasuan).

- Dardarako kontu korrontean kuota ordaindu izanaren agiria.

 

Informazio gehiagorako:

Alondegia Kultur Etxea: (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:30 bitartean)/ 943-861056 kultura@zumaia.eus edo dardarazmk@gmail.com helbideetan.