2017/03/02 22:00etan

Zinema

Zine forum: Tarde para la ira

Zine forum: Tarde para la ira
Aita Mari aretoa, Zumaia

Lau Goya Sari (pelikula, zuzendari berri, gidoi eta aktore onenarentzat) irabazitako pelikula emango da Zine forumean

Zuzendaria: Raul Arevalo. Aktoreak: Antonio de la Torre, Luis Callejo, Ruth Diaz, Manolo Solo, Alicia Rubio. Iraupena: 92minutu. Generoa: 'Thriller'-a. Herrialdea: Espainia. Urtea: 2016.

Madrilen kokatu du istorioa Raul Arevalo zuzendariak, 2007an. Bitxitegi batean lapurreta egin eta gero, kartzelan sartuko dute Curro. Zortzi urte geroago, kartzelatik aterako da, Ana neska-lagunarekin eta euren semearekin bizitza berri bat egiteko gogoz.

Jose ezagutuko du, ordea. Mamuz betetako bidaia hasiko dute elkarrekin iraganera.

Ostegunean, 22:00etan, Aita Marin.