Lana bilatzeko ikastaroak izango dira martxoan eta apirilean Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik

Baleike 2017ko ots. 27a, 10:19

Urola Kostako Udal Elkarteak martxoa eta apirilean zehar lana bilatzeko balio duten hainbat ikastaro eskainiko ditu. Ikastaro hauek Urola Kostako Udal Elkartearen (Urdaneta bidea 6, Zarautz) egoitzan izango dira, 9:30etik 12:30etara.

Guztira, lau ikastaro eskainiko dira:

- Infografia bidezko norbere aurkezpenak: Infografia modurik onena da informazioa modu ikusgarri, azkar eta ulerkorrean aurkezteko. Ezagutu dauden erremintak zure buruaren aurkezpena modu errazean egiteko, eta, horrela, zure gaitasunak ezagutarazteko. Data: Martxoak 17. Hizkuntza: gaztelania.

-Linkedinek ematen dituen aukerak baliatu: Linkedin ez da soilik zure curriculuma sarean edukitzeko. Sare horretan lan eskaintza ugari agertzen dira, eta zure sektore bereko pertsonekin harremanetan egotea ahalbidetzen du. Abantailak, sartzeko baldintzak, neurriak… Data: Martxoak 24. Hizkuntza: euskara.

- Izan eraginkorra, hobetu zure konpetentziak: Zenbat aldiz planifikatu dituzu ekintzak eta ez dituzu bete? Kostantzia ezak hasierako puntura eramaten zaitu. Konpromisoak zehazten ikasiko duzu zure helburuetara gerturatzeko. Data: Apirilak 14. Hizkuntza: gaztelania.

- Curriculum eredu berriak: Hobeto posizionatzen lagunduko dizuten curriculum eredu berriak landuko dituzu. Data: Apirilak 30. Hizkuntza: euskara.