Bilera batera deitu ditu Udalak 1937an kanporatuak izan ziren zumaiarrak

Baleike 2017ko ots. 23a, 14:30

Astelehenean, hilaren 27an, Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak bilera batera deitu ditu 1937an kanporatuak izan ziren zumaiar guztiak.

Bilera arratsaldeko 5etan egingo da Alondegiko Moila gelan. Bertan Aranzadiko ordezkariek kanporatuen testigantzak jasoko dituzte Zumaiako memoria historikoa berreskuratu eta osatzen jarraitzeko.

Halaber, kanporatu zein haien senitartekoek jaso dute dagoeneko, Udalaren eskutik, otsailaren 12ko omenaldian emandako oroigarria,  baina norbaitek oraindik faltan izango balu, bileran eman ahal izango dio horren berri Udal ordezkariei.