Beheko Plazako jubilatuak Galiziara joango dira maiatzean

Baleike 2017ko ots. 23a, 09:11
Argazkia: nationalgeographic.com

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak bidaia antolatu du Galiziara bere bazkideentzat. Bidaia hau maiatzaren 1etik 8ra bitartean egingo da eta A Coruña, Santiago, Vigo, O Grove edo Tui bezalako lekuak bisitatuko dituzte.

Izen-ematea martxoaren 1ean zabalduko da Hogarrean. Elkarteak bigarren solairuan duen bulegoan emango dira izenak 11:00etatik 12:00etara. Gehienez bi lagunentzako lekua gordetzea izango da. Prezioa 414 euro izango da pertsonako. Xehetasunak hogarreko ohar-taulan izango duzue.