Baleikeko lau blog bozkatu daitezke 'Blogetan' lehiaketan

Baleike 2017ko ots. 22a, 14:35

Azkue Fundazioak Argia aldizkariarekin batera antolatutako Blogetan lehiaketan bozkatzeko ordua heldu da. Guztira 129 blog daude lehiaketan eta horien artean Baleikeko komunitateko lau blog daude: Gortu, Ateki, Irakurri matte eta Telmo Deun arraun elkartearena. Martxoaren 10era bitartean eman daitezke izenak.

Guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Blogen sortzaileen eta erabiltzaileen bozkekin eta epaimahaiaren botoekin lau kategoria horietako bakoitzerako hiru blog finalistak aukeratuko dira. Edozeinek bozkatu dezake bere bloga edo atsegin duen beste bat. Bai egileak eta bai jarraitzaileek.

Botoa emateko blogetan.eus en sartu eta bi aukea izango dituzu: zuzenean edo Twitterren bidez.