Ione Mugerza izango da Gipuzkoako Gazte Abertzaleaken koordinatzailea

Baleike 2017ko ots. 22a, 13:58

Gipuzkoako Gazte Abertzaleakek lurraldeko koordinatzaile berria hautatu du. Ione Mugerza, 22 urteko zumaiarra eta, gaur egun, EH Bilduko zinegotzia Zumaiako Udalean, izango da hurrengo bi urteetako gazte taldearen Gipuzkoako dinamizatzailea. Hautagaitzak batzarraren gehiengo osoaren babesa jaso du, aurkako boto bat egon delarik.

Bere lehenengo hitzetan “hurrengo bi urteetan Gipuzkoako gazteoi eragingo diguten erronkei aurre egitea” izango du helburu nagusia eta bereziki azpimarratu du “gure etorkizunean eta osasunean eragingo duen erraustegiaren aurrean gazteon papera behar-beharrezkoa” dela, “jarrera proaktibo eta borrokalaria hartuz”.