Zumaiako lau bikote izango dira Euskal Herriko mus txapelketaren Gipuzkoako finalean

Baleike 2017ko ots. 22a, 12:09
Argazkia: ehmus.eus

Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa amaitzear da. Final handiaren aurretik, herrialde bakoitzeko finalak jokatuko dira, larunbat honetan. Gipuzkoari dagokionez Ibarrako herriko frontoian jokatuko da finala, 15:00etatik aurrera. 

Lau dira herrialdeko final honetara sailkatu diren Zumaiako bikoteak: 

  1. Zumaia 1: David Calderon eta Mikel Larburu.
  2. Zumaia 2: Ander Pequeño eta Asier Olasagasti.
  3. Zumaia 3: Mikel Etxabe eta Iraitz Uzkudun.
  4. Zumaia 4: Gorka Murillo eta Igor Aldabaldetreku.