Angolan ere Zumaiaren zalea izan daitekeelako

Baleike 2017ko ots. 21a, 16:53

Euskal Herria aldi baterako utzi eta urrutira joan dira batzuk lanera. Joakin Aristiren kasuan, Afrikako hegoaldean dagoen Angolara. Trans-Sahara autobidea hartuta, 8.700 kilometrora dago Angola Zumaiatik. Urruti dago, zalantzarik ez, baina ez arraunzaletasuna atzean uzteko adina, bidali dizkigun argazki hauetan ikus daitekeen bezala. 

Eta badirudi Zumaiaren zaletasuna bertakoei ere pasa diela. 

Azpeitiko Corrugadosen aritutako zenbait langile ohi daude orain Angolan lanean, horien artean, Joakin Aristi zumaiarra.