Inauteriak 2017

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioetarako sarrerak geratzen dira oraindik

Baleike 2017ko ots. 21a, 16:05

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-tapa, Korrika ikuskizuna ekarriko dute Inauteri hauetan Zumaiara. Bi saio izango izango dira otsailaren 27an, astelehenean: 15:00etan eta 17:30ean, biak Maria eta Jose ikastetxeko aretoan.

Udal Kultura Sailetik adierazi dutenez, oraindik geratzen dira sarrerak bi saioetarako. 09:30etik 14:00etara izango dira salgai, Alondegiko bulegoetan. Prezio bakarra dute: 6 euro.