Zumaia diseinu eta moda osagai bihurtzen denean... Argentinan

Baleike 2017ko ots. 20a, 17:32

Faktore ugarigatik ari da ezagun bihurtzen. Geologia aldetik, herrian errodatu diren pelikula edo seriengatik eta orain, agian, diseinu eta moda osagaiengatik. Argentinako bi gaztek sortutako ekimenak Zumaia du izena. "Hitzaren soinua gustatu zitzaigun eta herriaren paisaia eta irudi ederrak ere gogoan, hautatu genuen".

Florencia Aristegui eta Ayalen Artuch dute izena eta "Zumaia" bataiatu dute Buenos Aires probintzia hegoaldean sortu duten diseinu eta moda osagai ekimena. Gazte bezain ekimentsu dira eta euskal kultura eta eskulanak dituzte gustuko. Bi zaletasun horiek uztatuz abiatu dute "Zumaia", lepokoak, eskumuturrekoak, idunekoak eta orkatilakoak aurkeztuz, asko euskarazko izenekin gainera. Tres Arroyosen dauzkate salgai, baina beste edonondik heltzen bazaizkie eskaerak zerbitzatuko dituztela baieztatu digute.

Euskalkultura.com atariak eman du honen berri. Hemen irakurri dezakezue.