Aingeru Gutierrezek eta Sian Robertsonek irabazi dute Herri Lasterketa

Baleike 2017ko ots. 18a, 21:14
Aingeru Gutierrez-Cabello izan da gaur azkarrena Herri Lasterketan. Argazkiak: Gorka Zabaleta

Dortsal guztiak agortuta, 510 korrikalarik hartu dute parte gaur arratsaldean Zumaiako Herri Lasterketan. Proba nagusian (10.200 metro) Aingeru Gutierrez-Cabello eta Sian Robertson izan dira azkarrenak. 5.600 metroko lasterketan berriz, Gustavo Sanchez eta Maialen Muñoz izan dira irabazleak. [Laster haurren eta helduen lasterketetako argazki bilduma zabalak]

Saltaka egiteko giro paregabea izan dute korrikalariek aurtengo Herri Lasterketan. Proba nagusiaren aurretik, 15:45ean hasita, haurrek izan dute korrika egiteko aukera. Urtetik urtera, gero eta gehiago dira herri lasterketan parte hartzera animatzen direnak, txikienak gurasoek lagunduta eta gainontzekoak beraien kabuz.

Sian Robertsonek irabazi du emakumeen lasterketa.

Helduak ere aurten aspaldian ez bezala animatu dira, eta dortsal guztiak agortu egin dira. Lasterketa motzekoak eta luzekoak, denak elkarrekin abiatu dira Beheko Plazatik 17:00etan puntuan, batzuk barrutiari itzuli bat eta besteak bi emateko helburuarekin. Proba nagusian, gizonezkoen artean, Aitor Mimenzak eta Aingeru Gutierrez-Cabellok hartu dute burua eta tarte handia egin dute hasieratik. Azken txanpan Gutierrez-Cabello indartsuago iritsi da eta helmugan metro batzuk atera dizkio Mimenzari. Emakumeen lasterketan ere lehia estua izan da lehen bi postuetan, eta azkenean Sian Robertson nagusitu zaio Maitane Guerrerori.

Zumaiarren artean, lasterketa motzean, Asier Beristain eta Leire Albizu izan dira azkarrenak. Proba nagusian, gizonezkoetan Jokin Gijarro nagusitu da herrikoen artean, 36:08ko marka ederrarekin, Oihan Leon (37:42) eta Juan De Dios Lopez de la Rubia beteranoaren (37:46) aurretik; Jon Larrañaga (38:27) izan da hirugarren seniorra. Emakumezkoen artean, Josune Cintero izan da zumaiar azkarrena (45:42), Iratze Iruretagoiena (46:45) eta Inmaculada Duranen (47:21) aurretik, denak beterano mailakoak; lehen seniorra Ainhoa Caporossi izan da (51:56).

Sailkapenak:

Herri Lasterketa

Seniorrak (giz.)
1. Aingeru Gutierrez-Cabello Barragan (31:44)
2. Aitor Mimenza Castillo (32:05)
3. Ruben Rufaza Cueto (33:34)

Zumaiarrak
1. Jokin Guijarro Iruretagoiena (36:08)
2. Oihan Leon Eizagirre (37:42)
3. Jon Larrañaga Mugika (38:27)

Seniorrak (ema.)
1. Sian Robertson (37:53)
2. Maitane Guerrero Moriana (38:06)
3. Alejandra Arribas Bartolome (38:29)

Zumaiarrak
1. Ainhoa Caporossi Esteibar (51:56)

Lasterketa motza

Seniorrak (giz.)
1. Gustavo Sanchez Gil (18:36)
2. Unai Hernandez Muñoz (18:46)
3. Antonio Mazo Alvarez (19:11)
Lehen zumaiarra: Asier Beristain Aizpurua (22:11)

Seniorrak (ema.)
1. Maialen Muñoz Lope (22:17)
2. Usoa Ostolaza Zabala (22:57)
3. Maitane Gezala Romero (24:20)
Lehen zumaiarra: Esti Albizu (27:26)