33. herri lasterketa jokatuko da gaur arratsaldean

Baleike 2017ko ots. 18a, 08:00

Gaur arratsaldean jokatuko da Zumaiako 33. herri lasterketa. Korrika saio handia arratsaldeko 5etan aterako da Beheko Plazatik. Aurretik, 15:45etik aurrera, haur eta gaztetxoen txanda izango da. 

Eskolartekoen mailak eta ordutegia honakoa izango da:

  1. Alebinak (2005-2006): 15:45ean (1.050 metro).
  2. Infantilak (2003-2004): 16:10ean (2.100 metro).
  3. Kadeteak (2001-2002): 16:10ean (2.100 metro).
  4. Benjaminak (2007-2008): 16:25ean (300 metro).

Jubenilek, seniorrek eta beteranoek 17:00etan hasiko dute lasterketa. Bi distantzia izango dira: luzea 10.200 metrokoa eta laburra 5.600 metrokoa. 

Iragarri zen bezala, ibilbidean aldaketa txiki bat izango da paolaldeko obrengatik. Hala, Talaipe aurretik bira eman beharrean, Bidasoa kaletik emango dute. Galtzen den distantzia lehen bira laburrean errekuperatuko da, 200 metroan luzatuko baita. 

Izen-ematea atzo gauerdian itxi zen.

Aldaketak autobusetan

Lasterketak iraungo duen denboran autobusak ez dira hirigunean sartuko; Txomin Agirre kaiko eta Patxita Etxezarreta kaleko geltokiak bertan behera geratuko dira denbora horretan eta Tren Geltokira joan beharko da autobusak hartzera. 

Kostako zerbitzuari dagokionez, Tren Geltokitik irtengo diren zerbitzuak honako hauek izango dira:

17:15. ZUMAIA–DONOSTIA (AP-8 Oriotik)
17:30. ZUMAIA–DONOSTIA  (N-634tik)
17:55. ZUMAIA–DONOSTIA (AP-8 Zarauztik)

Donostiatik datozen zerbitzuak eta Geltokiko geralekua izango da azken geldialdia:

16:00. DONOSTIA-ZUMAIA (N-634tik)
16:55. DONOSTIA-ZUMAIA (AP-8 Zarauztik)

Urolako bailarako autobusetan ere izango du eragina.

Zumarragako Ospitaletik 16:10etan irteten den zerbitzuak (Zumaira 17:20etan iristen denak) Tren Geltokian izango du geltokia.