Gaztetxean Inauteri jaia ospatuko dute

Baleike 2017ko ots. 17a, 16:03

Datorren asteburuan Inauteri jaia ospatuko dute Gaztetxean bazkari eta kontzertuarekin.

Gaztetxeak Inauterietako jaia ospatuko du datorren larunbatean 14:30ean hasiko den bazkariarekin. Menua entsaladak, paellak, edariak, postreak eta patxaranak osatuko du eta 7€ balio du. Bazkaltzera bertaratu nahi dutenek aurrez txartela Metro edo Nikol tabernetan erosi beharko dute.

Bazkaloste musikatua izango da ondoren, eta 17:00etatik aurrera Breaking Brokkolik kontzertua eskainiko du.