Jim Jarmuschen 'Paterson' emango du ostegunean Ostarrenak zine forumean

Baleike 2017ko ots. 15a, 18:31

Jim Jarmusch zuzendari estatubatuarrak bi pelikula aurkeztu zituen Canneseko azken zinemaldian: The Stooges rock taldeari buruzko Gimme danger que askoren esanetan 2016. urteko pelikula onentsuena izan den Paterson. Azken hau Ostarrenak emango du zine forum saioan, ostegunean, 22:00etatik aurrera. 

Paterson itxurazko errutina batean bizi da. Autobus gidaria da, eta egunerokoa bidaiarien elkarrizketa tarteak entzuten ematen du. Astelehenetik hasita, bere bizitzako aste oso bat nola igarotzen duen erakutsiko digu filma.

Dena den, zerbait gehiago ere bada Paterson. Izan ere, koaderno txiki batean etengabe notak hartu, eta poemak idazten ditu. Laura emazteak izugarri maite ditu haren poemak, eta zabaltzera bultzatuko du. Patersonek ez du halakorik egin nahi, baina emaztearen tema ikusita, azkenean amore emanen du. Inprimategira joanen dela hitzemanen dion arren, afera ez da aterako senar-emazteek nahi zuten moduan.