Inauterietako kartel lehiaketa: herritarren saria erabakitzeko ordua

Baleike 2017ko ots. 15a, 15:36

Pasa den astean eman zen jakitera nork irabazi zuen Inauterietako kartel lehiaketa. Irrimarra Diseinuakek egindako lanak iragarriko ditu aurtengo Zumaiako Inauteriak. Orain herritarren txanda da, beraien gustukoen kartela aukeratzeko unea, hain zuzen ere. 

Ikusgai dira dagoeneko aurkeztutako kartelen kopiak Alondegiko sarreran jarritako erakusketan. Pertsonako boto bakarra eman daiteke, horretarako prestatu dituen papertxoak erabilita. Bozketan parte hartzen dutenen artean liburu bildumatxoak zozkatuko dira.

Herritarrek aukeratutako kartelaren irabazlearen egileak, berriz, Zumaia Elkarteko kide den jatetxeetako batean otordu bat irabaziko du.