Aldaketak autobusen geralekuetan larunbateko herri lasterketagatik

Baleike 2017ko ots. 14a, 15:51

Larunbatean korrituko den 33. herri lasterketak behartuta, aldaketa batzuk egingo dira autobusen geltokietan probak irauten duen denboran.

Txomin Agirre eta Patxita Etxezarreta kaleetako geralekuak kendu egingo dira eta bakarra jarriko da, Tren Geltokian, hain zuzen ere.

Tren Geltokitik irtengo diren zerbitzuak:

17:15, ZUMAIA–DONOSTIA (AP-8 Oriotik)
17:30, ZUMAIA–DONOSTIA  (N-634tik)
17:55, ZUMAIA–DONOSTIA (AP-8 Zarauztik)

Donostiatik datozen zerbitzuak eta Geltokiko geralekua izango da azken geldialdia:

16:00, DONOSTIA-ZUMAIA (N-634tik)
16:55, DONOSTIA-ZUMAIA (AP-8 Zarauztik)

Urolako bailarako autobusetan ere izango du eragina.

Zumarragako Ospitaletik 16:10etan irteten den zerbitzuak (Zumaira 17:20etan iristen denak) Tren Geltokian izango du geltokia.

Zumaiatik 17:45etan irteten den zerbitzua, soilik, Tren Geltokian geratuko da.