Josefina Azpeitia musika akademiako ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Baleike 2017ko ots. 8a, 12:09
Joan den asteburuan Andoainen ospatu zen XII. piano jaialdian, Josefina A. Musika
Akademiako hainbat ikaslek hartu zuten parte. Denen artean, zilarrezko hiru eta lau urrezko domina eskuratu zituzten, baita diploma bana ere.
Piano-joleak honakoak izan ziren: Wilbur de la Iglesia, Eneritz Aizpurua, Miriam Blazquez, Ainhoa Balenciaga, Nahia García, Uxue Ibarra eta Uxue Ibarra Sanchez, denak 8 eta 12 urte bitartekoak.