Zinegoak jaialdiko bi saio emango dira martxoan Zumaian

Baleike 2017ko ots. 7a, 18:06
Bilbon egindako aurkezpeneko irudia. Argazkia: Zinegoak.

Bilbon egiten den Zinegoak gaylesbotrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren bi saio emango dira aurten Zumaian. Martxoaren 23an eta 30ean izango dira saio hauek Aita Mari zinean.

14. nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdi honen aurkezpen ekitaldia egin da gaur Bilbon. Azaldu dutenez, dokumentalen aldeko aldarria egingo da aurten eta, horrez, gain astebeteko iraupena izatretik bi astera pasako da. 

Bilbon bakarrik ez, Euskal Herriko beste herri batzuetan ere emango dira Zinegoak jaialdian erakutsiko diren lanak. Aurten 30 herri baino gehiagotan egongo da martxoan zehar, eta 40 proiekzio baino gehiago antolatuko da (herri batzuetan bat baino gehiago egingo baita). Hamalau urte hauetan inoiz egon den hedapenik zabalena izango da. 

Herri horien artean izango da Zumaia. Bi saio izango dira Aita Mari zinean, martxoaren 23an eta 30ean, biak ere, 22:00etatik aurrera.

Hemen ikusi dezakezue aurtengo Zinegoakeko programazio osoa.