Produktu fitosanitarioen inguruko ikastaroa antolatu da eskualdean

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko ots. 7a, 15:03

Fraisoro Eskolak eta Hazi Fundazioak Produktu fitosanitarioen aplikatzailea: oinarrizko maila izeneko ikastaroa eskainiko dute Zarautzen. Urkomeren eta Urola Kostako Udal Elkartearen laguntzarekin antolatu da ikastaroa eta Udal Elkartearen egoitzan eskainiko da, Zarautzen (Urdaneta bidea 6).

Ikastaroaren iraupena 25 ordukoa da eta egiten duten partehartzaileek produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela eskuratuko dute. Ikastaroa egin dezakete profesionalek, nekazaritza-txartela dutenek edo produktu fitosanitarioak lanean erabiltzen dituztenek. Ikastaroa otsailaren 27an hasi eta martxoaren 7an amaituko da.

Hemen duzue ikastaro honen inguruko informazioa.