Balenciagak eraiki zuen Asturiasen hondoratutako 'Gure Uxua' arrantzontzia

Baleike 2017ko ots. 6a, 12:07
'Gure Uxua' arrantzontzia, 2010ean. Argazkia: Angel Luis Godar Moreira

Joan den ostiralean denboraleak itsasoan harrapatu zuen Galiziako Gure Uxua arrantzontzia, Asturiasko Ribadeo herriaren parean. Ura sartzen hasi eta 15:20ak aldera hondoratu egin zen. Zorionez, eskifaiako 12 marinelak onik atera ziren, erreskateko bi helikopteroren laguntzari esker. Ba, Gure Uxua, Zumaian eraikitako ontzia zen: Balenciaga ontziolak egin zuen, 1998an.

Azken urteotan petrolioaren sektoreari zuzendutako ontzi handiagoak eta konplexuagoak egin ditu Balenciaga ontziolak, baina duela 20 urte arrantzontzi txikiagoak ere egiten zituzten. Haietako bat izan zen ostiralean Asturiasen hondoratutako Gure Uxua. Coruñako Cariño herrian zegoen matrikulatuta.

Hemen irakur dezakezue ezbeharraren albistea: La Voz de Galicia

Hemen itsasontziaren oinarrizko datuak: Gure Uxua

Itsasontzia hondaratu zen puntua: Marine Traffic