Suhiltzaileak deitu dituzte Puntanuetara Otezuriko horma bateko zatia desitsatsi delako

Baleike 2017ko ots. 5a, 22:49
Argazkia: Mikel Castellano

Kostaldea gogor kolpatzen ari den denboraleak izan du eragina Zumaian ere. Iluntzean suhiltzaileak joan behar izan dute Puntanuetara, Otezuriren eraikineko horma zati bat desitsatsi delako. 

Haize bolada bortitzak izan ditugu gaur Zumaian. Aemet agentziaren arabera, Euskal Autonimia Erkidegoko bolada indartsuenetakoak Zumaian neurtu dira arratsaldean.

Orduko 114 kilometroko boladak izan dira, Lekeition (130 km/h) eta Matxitxakon (127 km/h) neurtutakoen ondoren indartsuenak.