Batel ligako 5. jardunaldia ezin izan zen osorik jokatu itsasontzi bat portuan sartu zelako

Baleike 2017ko ots. 5a, 22:36
Pasai Donibanen jokatu zen atzo Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia, edp jokatu behar zen, behintzat. Ez den estropada osoa jokatu, itsasontzi handi batek Pasaiako portura sartu behar izan zuelako.

Ontzi honek lehenago sartu behar zuen badian, baina denboraleak ez zion utzi eta estropada jokoan zela sartu zen.

Jokatutako estropadetan, honako emaitzak lortu zituen Telmo Deun arraun elkarteak: infantil nesketan, Zumaia A bosgarren eta Zumaia B zazpigarren (Hibaika izan zen irabazlea); kadete emakumezkoetan Zumaia seigarren (Hibaika Ak irabazi zuen); infantil gizonezkoetan, Zumaia A hirugarren, Zumaia B laugarren eta Zumaia C bederatzigarren (Tolosaldea Ak irabazi zuen).

Denbora guztiak hemen dituzue.