M7 ONTZIRATU

Zumaiako kirolariekin argazki jendetsua atera nahi du Ontziratuk otsailaren 18an

Baleike 2017ko ots. 4a, 14:42

Zumaiako zenbait kirol elkartetako kideekin bildu da gaur Ontziratu, maiatzaren 7ko herri galdeketaz arduratuko den taldea. Egun handira bitartean kirolarekin lotutako zenbait ekintza egiteko asmoa erakutsi dute eta horien artean lehena argazki jendetsu bat ateratzea izango da.

Otsailaren 18an, larunbata, eguerdiko 12:00etan aterako da argazki hau Itzurun hondartzan. Arraunlari, piraguista, futbolari, eskubaloiko jokalariak, pilotariak, korrikalariak... Zumaian kirolean aritzen diren ahalik eta lagun gehien elkartzea du Ontziratuk helburu. Denak ere maiatzaren 7an egingo den herri galdeketari bultzada emateko. 

Bileran egon ez eta ekintza hauetan partaide izan nahi duten kirol elkarteetako kideak Ontziraturekin harremanetan jar daitezke ontziratu@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.