Eskualdeko enpresen estrategia eta antolakuntza edo ekoizpen prozesua hobetzeko programa jarri dute abian

Baleike 2017ko ots. 2a, 17:20

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Garapen Elkarteak eta Gipuzkoako garapen agentziek, kasu honetan, Urola Kostako Udal Elkarteak, Prince programa jarri dute martxan.

Foru Aldundiak garapen agentziekin elkarlanean bideratutako programa da, enpresei beren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko helburua duena. Parte hartzen duten enpresek aukera izango dute enpresaren estrategia eta antolakuntzan edo ekoizpen prozesuetan diagnostiko bat egiteko eta identifikatutako hobekuntza aukerak martxan jartzeko. Ekimen horiek martxan jartzeko EHUko eta TKNIKA zentroko adituen laguntza izango dute.

Hemen duzue programaren inguruko informazioa.