“Bizirik dagoen baten izena ez zaio jartzen ontzi bati”

Baleike 2017ko ots. 1a, 17:12

Berritutako bateletako batek, Aitonak, Karlos Aperribai zumaiarraren omenezko izena darama. 1920an jaioa, arotza eta arraunzale porrokatua zen.

Hala du gogoan du Felix Aizpuruak:

“Arrangoleta parean zegoen ontziola batean egin zuen lana. 1985ean ezagutu nuen, egurrezko arraun, batel, traineru eta abar konpontzen dizkigun. Gero, egunero, klubean lanean egoten zen 11etara arte.

1984an bandera guztiak irabazi zirenean han zegoen, eta 1996an ia-ia trainerua zintzilikatu zen urtean ere gure aldamenean egon zen. Txikiteoan zebilela norbait guregatik gaizki hitz egiten hasten zenean, sutan jartzen zen. Eta Kontxan 20. sailkatu ginenean ere gurekin egon zen. 2003. urtean hil zen, baina hamar egun lehenago, remolke azpian etzanda lanean ari zen torlojuan lotzen.

2000an trainerilla bat erosi den, jubenilek behar zutelako. Arraunlariek Karlos izena jartzea eskatu ostean, Karlos berari komentatu zitzaion. Bizi direnen izenik ez dela jartzen eta berak ez zuela bere izenik ikusi nahi txalupa batean erantzun zuen. Hil ostean, Debako batelari Karlos jarri ordez, Aitona jartzea erabaki zen, bere omenez baina berak nahi bezala, bere izena jarri gabe”.