Bi dantza ikastaro emango ditu Arantza Iglesiasek ekainera bitartean

Baleike 2017ko urt. 31a, 20:48

Arantza Iglesias dantzariak bi ikastaro emango ditu ekainera bitartean Maria eta Jose ikastetxeko gimnasioan: familian egitekoa bat eta garaikidea bestea.

Dantza familian ikastaroa otsailaren 18an, martxoaren 25ean, apirilaren 29an, maiatzaren 20an eta ekainaren 17an emango da, 10:30etik 11:15era bitartean. 3 urtetik aurrerako haurrek hartu ahal izango dute parte eta familia bakoitzeko gutxienez heldu batek parte hartuko du. Familiako 25 euro ordainduko da.

Dantza garaikide ikastaroa otsailaren 11n, martxoaren 18an, apirilaren 1ean, maiatzaren 6an eta ekainaren 3an emango da, 10:00etatik 11:30era. Klase bakoitzeko prezioa 20 euro izango da. 

Izenak emateko arantzaiglesiasdanza@gmail.com helbidera idatzi daiteke edo WhatsAppeko mezu bat bidali 670 040 086 telefono zenbakira.