Maddi Iraola eskiatzaile zumaiarra hirugarren izan da Formigalen

Baleike 2017ko urt. 31a, 17:02

Maddi Iraola zumaiarrak alebin mailako eskiatzaileei zuzendutako Audi Quattro Cup lehiaketan hartu du parte asteburu honetan, Formigalen. Larunbatean hirugarren izan zen Paco el Maestro-Comarca Alto Gállego IV. Sarian. 250 gazte inguruk hartu zuten parte.

Igandean, berriz, IX. Trofeo Memorial Sergio Belio-Comarca Alto Gállego sarian hartu zuen parte eta han ere hirugarren izan zen.