Inazio Tolosa partaide den ‘Haizearen herrira’ ikuskizuna aurkeztu dute gaur Zarautzen

Baleike 2017ko urt. 31a, 15:11
Argazkia: Zarauzko Hitza

Igandean Modelon taularatuko dute Haizeraren herrira, Katxiporretaren ikuskizun berria. Parte hartuko duten aktoreen artean Inazio Tolosa aktore zumaiarra dago. Sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Imanol Urbietaren kantetan dago oinarrituta Katxiporretaren ikuskizun berria. Azaroan kaleratu zuten Korrika! Haizearen herrira disko liburua, eta horren ondoren, eszenatokira eraman dute. Igandean Zarautzen izango da ikusgai aitona Manolo (Inazio Tolosa zumaiarra), Pupu (Iraitz Lizarraga zizurkildarra) eta Lore (Ekain Ibarguren azpeitiarra) protagonista dituen saioa. Asier Sotak zuzendu du ikuskizun berria, eta Xabier Zabala zarauztarrak egin ditu musika moldaerak.

Honen berri eman du Zarauzko Hitzak. Bertan dituzue, baita, aurkezpeneko argazkiak.