220 kaxa elikagai bildu dira Saharara eramateko

Baleike 2017ko urt. 30a, 14:16

Piztu Itxaropena euskal karabanarekin bat eginda, Darahli elkarteak Saharara eramateko janari bilketa egin du pasa den astean. Zumaiako herriaren erantzuna, ohi bezala, aipagarria izan da.

Bi fasetan egin da bilketa: lehenbizi eskola mailan eta larunbatean herriko zenbait supermerkatuetan jarritako mahaietan. Arroza, azukrea, dilistak, atun eta sardina latak edota konpresak jaso izan dira.

Guztira, 220 kaxa elikagai eta 23 kaxa handi konpresa jaso dira. Material hau guztia euskal karabanaren bidez igorriko zaie sahararrei.