Imanol Lopez ETBn Mexikoko pilotalekuari buruz hizketan

Baleike 2017ko urt. 30a, 09:46

Bi hamarkada egon da itxita Mexiko pilotaleku enblematikoa. Egun, zaharberritze lanen azken fasean daude. Horren inguruan hitz egin du Imanol Lopezek ETBn, Jon Artanok elkarrizketatuta. Bost aldiz Munduko txapeldun izan dela gogoratu du zumaiarrak, baina frontoitik kanpo ere txapeldun izan nahi duela adierazi du.