Astindu eta ZUMBen maiatzeko ikuskizunerako entseguak egingo dira

Baleike 2017ko urt. 27a, 12:37

Asatindu dantza taldeak eta Zumaiako Udal Musika Bandak musika eta dantza ikuskizuna egingo dute maiatzaren 27an. Ekitaldia prestatzeko zenbait entsegu egingo dira Torreberrin.

Hastapeneko eta 16 urtez gorako dantzariei zuzendutako saioak izango dira hauek. Asteazkenetan 19:30etik 21:00etara egingo dira eta ostiraletan 19:00etatik 21:00etara. Zertan datzan ikusteko froga saio batzuk egingo dira 3an, 8an eta 10ean, hauek ere, Torreberrin.

Astinduren bazkideentzat doan izango; bazkide ez direnek 40 euro ordainduko dituzte.

Izen-ematea gaur bertan zabaldu da eta otsailaren 10era arte izango da apuntatzeko aukera, Alondegian (10:00etatik 13:00etara). kulturetxea@zumaia.eus edo astindu.zde@gmail.com helbide elektronikoetara idatzita ere eman ahal izango dira izenak.