Gaixo kronikoei eta pertsona helduei zuzendutako 'Paziente bizia' programa egingo da Zumaiako Osasun Zentroan

Baleike 2017ko urt. 26a, 17:29

Paziente Bizia izeneko programa bat jarriko dute abian Zumaiako Osasun Zentroan otsailaren erditik martxoaren amaierara bitartean. Gaixo kroniko eta, bereziki, pertsona helduei zuzendutako programa honek zortzi saio izango ditu. Izenak anbulatorioan emango dira.

Autozainketan hezteko programa bat da hau, gaixo bizi direnei egunerokoan lagunduko dieten ezagutzak eta trebetasunak emateko, euren osasun egoera hobetu dezaten. 

Lantzen diren gaiak, besteak beste, arazoei orokorrean aurre egiteko teknikak dira; ariketa fisikoa sustatzeko bideak, elikatzen ikastea, medikamentuak ongi erabiltzea, emozioak kudeatzea, komunikaziio eraginkorra, gaixotasunari buruzko oinarrizko ezagutza, etab. "Gaixotasun kroniko bat (edozein) dutenenrtzako tailer bat daukagu, baita zenbait gaitz zehatz dutenei zuzendutakoak ere".

Zortzi izango dira martxoaren amaierara bitartean izango diren saioak. Lehena otsailaren 15ean izango da, 10:30etik 12:00etara. Hurrengo zazpirak 10:30etik 12:45era bitartekoak izango dira eta honako egunetan izango dira: Otsailaren 16 eta 23an, eta martxoaren 2, 9, 16, 23 eta 30ean.

Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea, anbulatorioan edo bakoitzaren sendagilearekin harremanetan jarrita.