Telmo Irureta ‘Arratsalde bat Cesarrekin’ ekitaldian izango da, igandean

Baleike 2017ko urt. 26a, 15:55

Igande arratsaldean (19:00etan), Arratsalde bat Cesarrekin. Komunikazioa lantzeko arratsaldea ekitaldia izango da Alondegiko Oxford aretoan. Telmo Irureta zumaiarra izango dugu parte-hartzaile, bakarrizketa batekin eta laburmetraia batean aktore bezala. 

Donostia 2016 egitasmoaren baitan sortu da Zumaiara helduko den proiektu hau. Hasteko, Toquecito minus izeneko bakarrizketa egingo du Telmo Iruretak eta jarraian La voz de Cesar laburmetraia emango da. Sara Ramosek, Cesare Maglionik, Gisela Fassik eta Leire Sarasquetabarrenak egindako lana da hau eta horretarako Telmo Irureta, Ines Martinez, Barbara Rivas, Asier Oruesagasti eta Pilar Guerrarekin kontatu dute. 

Arratsaldea amaitzeko, Mentxu Arrietarenak Rompiendo desde la provocacion hitzaldia eskainiko du.