Hazilan programaren hirugarren edizioa antolatu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Udal Elkartea 2017ko urt. 25a, 17:09

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan proiektuaren hirugarren deialdia egin du. 2016an bi edizio egin ditugu eta, orain, 2017ko lehenengo taldea osatuko dugu. Jardunaldi bat egingo dugu otsailaren 1ean interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko.

Gazteei gaur egun beharrezko dituzten trebetasunak bereganatzen laguntzeko eta, era berean,  enpresek dituzten beharrei erantzuteko programa da. Programaren balio erantsia da esperientzian oinarritutako ikaskuntza jasotzea, hain juxtu ere gaur egun enpresek eskatzen dituzten trebetasun eta konpetentziak lantzeko.

2016an egin ditugun bi edizioetan 38 pertsonek hartu dute parte. Gaitasun sozioprofesionalak landu ondoren, laneratzeko prozesuak egin dituzte (praktikak, prestakuntza lanpostuan...) 13 enpresetan.

Jardunaldi bat egingo dugu otsailaren 1ean interesa dutenei xehetasun guztiak azaltzeko.

 

Hemen dituzue egitasmo honen inguruko xehetasun gehiago.