XXXIII. herri lasterketarako izen-ematea zabalik dago

Baleike 2017ko urt. 25a, 10:30

Otsailaren 18an korrituko da Zumaiako XXXIII. herri lasterketa. 15:45ean haurren txanda izango da eta 17:00etatik aurrera helduena. Izen-ematea zabaik dago jada kirolprobak.com web gunean.

Haurren lasterketekin hasiko da aurtengo korrika saioa.

  1. 15:45ean alebinak (05-06) - 1.100 m
  2. 16:10ean infantilak (03-04) eta kadeteak (01-02) - 2.200 m
  3. 16:25ean benjaminak (07-08) - 300 m
  4. 16:30ean aurrebenjaminak (09-10, guraso batekin) - 300 m
  5. Doan izango da lasterketa hauetako parte-hartzea.  

Ondoren, 17:00etan, helduen lasterketak izango dira, gizonezko zein emakumezkoentzat. Lasterketa laburra (5.600 metro; lehen itzuli txikia eta zirkuitu luzeari itzuli bat) edo luzea (10.200 metro; lehen itzuli txikia eta bi itzuli zirkuitu luzeari) egin ahal izango da.

Sari-banaketa 18:30ean egingo da. Maila bakoitzeko (emakumezko eta gizonezko) lehenengoei, garaikurra emango zaie eta parte-hartzaile guztiei opari bana. Zozketak ere egingo dira amaieran.

Izenak hemen eman daitezke lasterketa laburrerako eta hemen luzerako.