Edgar Rodas argazkilariaren erakusketa zabalduko da ostiralean Oxford aretoan

Baleike 2017ko urt. 24a, 16:33

Ostiral honetan, hilaren 27an, Mi alma grita así deituriko argazki erakusketa zabalduko da Alondegiko Oxford aretoan.  

Egilea Edgar Rodas arkitekto eta argazkilari guatemalarra da. Rodasek, afizio eta denbora pasa gisa ekin zion argazkilaritzari eta urteak aurrera egin ahala, bere ogibide bilakatu da arkitekto lanarekin batera.

Azken urteotan hainbat erakusketa egin ditu munduan zehar, hala nola Minneapolisen, Guatemalan, Bilbon… Horrez gain, bere jaioterrian hainbat sari ere irabazi ditu.

Mi alma grita así deituriko erakusketaren bitartez, bere begiek ikusten dutena islatu nahi izan du egileak. Horretarako, besteak beste, bere ibilbidean zehar Guatemalan ateratako argazkiak edota ate eta eraikin arkitektoniko ezberdinei egindakoak erakutsiko ditu datozen egunotan.

Erakusketa ikusgai egongo da otsailaren 12ra arte ondorengo ordutegian:  

  • Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00

  • Asteburuetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:00

Egilearen inguruko informazio gehiago aurkituko duzu http://acertijoed.wixsite.com/edgar-rodas webgunean.