Postura aldaketek bizkarrezurrean sor ditzaketen arazoei buruzko hitzaldia

Baleike 2017ko urt. 23a, 11:02

Urtarrilak 24, asteartean, 18:00etan Alondegian Xabier Mendiaraz kiropraktikoak zuzendutako hitzaldia izango da.

Bertan honako gai hauetaz hitzegingo da:

  1. Motxila erabilera desegokiaren ondorioz datozen arazoak.
  2. Lo egiteko posturen eraginak.
  3. Laneko estresak, emozionalki eta posturalki dakartzan arazoak.
  4. Postura aldaketak, gure osasunean nola eragiten duen.
  5. Bizkarrezur tinko bat mantentzeko ariketa lagungarri batzuk.