'Go!azen' antzezlanaren saioetarako ikusleentzako aholkuak

Baleike 2017ko urt. 20a, 11:00

Telebistatik antzerki aretoetara salto egin du. Zumaian bi saio izango dira igande honetan, hilaren 22an, eguerdiko 12:00etan lehena eta 16:30ean bigarrena. Sarrerak segituan agortu ziren.  

Saioak direla eta, honako aholkuak luzatu ditu Udal Kultura Sailak.

  1. Tarteko alferrikako jarleku hutsik ez utzi.
  2. Txamarrak edo trasteak uzteko jarlekurik ez erabili.
  3. Antzezlanetan artistak eta ingurukoak errespetatzeko goxokiak eta txutxeak ezin dira jan.
  4. Hau guztia errespetatzen badugu ziur ume eta ez hain umeek festa zoragarria igaroko dugula.