Urola Kosta Sortzailea ekimena eta diru laguntzak kultura eta sormen industrientzat

Baleike 2017ko urt. 20a, 10:37

Urola Kostako Udal Elkarteak Urola Kosta Sortzailea izeneko ekimena jarri berri du abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Programa horren azken helburua da gure eskualdean kultura eta sormen industrien sektorea alor ekonomiko gisa sendotzea eta, ondorioz, tokiko enplegua hobetu eta kalitatezko lanpostuentzat onuragarria den testuingurua indartzea.

Horrekin batera, Eusko Jaurlaritzak kultur eta sormen sektorearentzako hainbat diru-laguntza deialdi egin ditu. Horren gaineko informazioa eta laguntza nahi duenak Udal Elkartera jo dezake.

Hemen duzue bi programa hauen inguruko informazioa.