Inauterietarako ideiak eta proposamenak aurkezteko deia egin du Kultura Sailak

Baleike 2017ko urt. 19a, 11:07

Otsailaren 24tik 27ra bitartean ospatuko dira aurtengo Inauteriak. Ekitaldien egitaraua osatzeko, Kultura Sailak dei egiten die herriko elkarte eta eragileei jai hauetan ekitaldiren bat egiteko asmorik badute ahalik eta azkarren aurkez ditzaten.

Proposamenak kultur etxeko bulegora aurkeztu edo email helbide honetara bidali beharko dira: kultura@zumaia.eus. Epea: urtarrilaren 30a.