Donostiarako joan-etorrietarako gaueko autobusak izango dira urtarrilaren 19an eta 20an

Baleike 2017ko urt. 18a, 19:02

San Sebastian eguneko jaiak direla eta, gaueko autobus zerbitzu berezia izango da Zumaiatik Donostiara bihar, hilak 19, eta etzi, hilak 20.

Bi gau hauetan larunbateko ohiko gaueko ordutegiak izango dira abian.Larunbatean goizaldeko 04:00ak arte bakarrik izango da martxan.

Gogoratu Azpeitiatik itzultzeko bi autobus ere izango direla hilaren 19an, 02:30ean eta 04:30ean.