Lurraldebuseko geltokietan aldaketak izango dira Donostian hilaren 20an

Baleike 2017ko urt. 18a, 16:51

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunaren ospakizunak direla eta, lurraldea hiriburuarekin lotzen duten lineen geralekuek aldaketak izango dituzte erdialdean, goizeko 10:00etatik aurrera.7

Zumaia eta Donostia arteko ibilbidea egiten duten autobusek, Donostiara 10:00ak eta 15:00ak artean iristen direnak, San Martin kaletik sartuko dira Easo kalera, eta kale horretako autobus erreitik zirkulatuko dute Pio XII.a plazara iristeko, eta Bizkaia pasealekutik autobus geltokira iristeko. Bidaiariak uzteko geralekua Easo kaleko bidegurutzera aldatzen da, eta ez dira Askatasunaren hiribidetik pasatuko. Bestalde, UK 11 Zumaia hiriburuarekin lotzen duen lineak (ospitaletatik) ere aldatu egiten du ibilbidea, eta kendu egiten da Askatasunaren hiribideko geralekua. Geldialdia Zubieta kaleko 14. zenbakian egingo dute Zumaiako hiru lineek (UK 09, UK10 y UK11).