Zumaiako Futbol Taldearen Gabonetako errifaren zenbakiak atera dira

Baleike 2017ko urt. 16a, 10:02
Zumaiako Futbol Taldeak atera ditu Gabonetako errifaren zenbaki sarituak. Txartelen jabeek hilabeteko epea dute sariak eskatzeko.

Lehen saria 1.000 euro baino gehiagoko balioa duen Marduren otarra da. Zenbaki saritua 3727 da eta ordezkoa 14412.

Bigarren saria, martxoaren 4tik 11rako Benidormerako bidaia da, hiru izarreko hotelean, pentsio osoan. Zenbaki saritua 9002 da eta ordezkoa 17409.

Txartel hauen jabeek hilabeteko epea dute sariak eskatzeko. Epe horren ondoren, ordezkoak izango du saria eskatzeko eskubidea. Agertzen ez badira, Zumaiakok aukeratutako ongintzako elkarte bati emango zaizkio.

Harremanetarako, honako telefono zenbaki hauetara deituko da: 650 678 850 (Laura), 627 071 818 (Txiki) edo 609 426 700 (Bosco).