Ivan Rodriguezek irabazi du Gabonetako argi apaingarrien argazki lehiaketa

Baleike 2017ko urt. 13a, 14:28

Pasa berri diren Eguberrietan Udalak antolatu duen argazki lehiaketak badu dagoeneko irabazlea, Ivan Rodriguez, alegia.

Aurten, lehiaketaren gaia Gabonetako argiak Zumaian izan da. Abenduaren 26tik urtarrilaren 6ra bitartean irudi ugari jaso dira eta Kultur eta Turismo sailetako eta Baleike aldizkariko kideek osatutako epaimahaiak Ivan Rodriguezek aurkeztutakoa aukeratu du guztien artean irabazle.

Sari gisa Ivanek bi lagunentzako otordua jasoko du Bittarte erretegian.